XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- O!- esan zuen Chickek.

Ondo da... badakit....

Aulki batean eseri zen eta okotza igurtzi zuen, zer pentsa.

- Ez dakit zer gertatzen den - esan zuen.

- Ezta neuk ere - esan zuen Colinek.

Baina ez da normala.

- Ez - esan zuen Chickek, gogor.

Begiratu gabe saiatu behar dut.

Laugarren gorbata bat hartu zuen eta nagikeria faltsuz Colinen lepoan bildu zuen, begiradarekin euli handi baten hegada gogo handiz jarraitzen zuela itxuratuz.

Muturrik zabalena estuenaren azpian pasatu zuen, lazotik itzul arazi zuen, eskuinetara buelta bat, azpitik pasa arazi berriro eta, zoritxarrez, une honetan, bere begiek egiten ari zenari begiratu zioten eta gorbata gotor itxi zen hatz erakuslea zanpatuz.

Min aien batek ihes egin zion.

- Gorbata kakatsua!- esan zuen.

Zikin...!.

- Min eman al dizu?- galdetu zuen errukior Colinek.

Chickek bere behatza zurrupatzen zuen.

- Behatza zeharo beltz geratuko zait.

- Chick gizarajoa!- esan zuen Colinek.

Chickek zerbait murmuriatu zuen eta Colinen lepora begiratu zuen.

- Egon piska bat!- esan zuen.

Korapiloa egina dago!.

Ez zaitez mugi.

Kontuz atzeratu zen begiratzea utzi gabe eta bere atzean, mahai gainean, zegoen fijadore botila bat hartu zuen.

Poliki poliki bere ezpainetara hurbildu zuen tubo lurringailuaren muturra eta berriro hurbildu zen zaratarik gabe.

Colin kantuzorroan ari zen eta sapaira begiratzen zuen.

Lurringailuaren txorroak bete betean jo zuen gorbata korapiloan.

Mugi ezinik geratu zen, erretxina medio zegoen lekuen iltzatuta.